Lurrezko kazola batean olioa, pipermina eta baratxuria txapan su eztian jarriko ditugu.
Baratxuriak gorritzen direnean, piperminarekin batera erretiratu.
Olio horretan, bakailao zatiak azala gorantz dutela jarri eta alde bakoitzetik 4 minutuz egosi.
Horren ondotik, bakailaoa plater batera erretiratu eta olioa beste ontzi batera.
Sutatik kanpo, lurrezko kazolan ur tanta batzuk ipini eta olioa gehitzen joango gara; hori egiten dugun bitartean, oso fina ez den metalezko iragazki batekin bueltak emango dizkiogu.
Saltsa loditzen doan heinean, olioa gehitzen joango gara, olio guztia gehitu arte.
Saltsa guztia loditurik dugunean, bakailao zatiak erantsi azala gorantz dutelarik, kazolari momentu batez eragin eta baratxuri ale gorrituak gainean jarri.