Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baratxuri saltsa zuria

Wikibookstik

BARATXURI SALTSA ZURIA

MAHAIKIDEAK: 400ml lortzeko.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Baratxuria: 4 zuritu eta zatitu.
  • Ur epel tanta batzuk.
  • Gatza.
  • Arrautza gorringo: 2.
  • Limoi zukua: 1/2 .
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Ekilore olioa: 150 ml.
  • Esne gaina: 150 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Irabiagailuaren ontzi estuan jarri baratxuriak, ur tantak eta 50ml oliba olio eta birrindu.
  • Jarraian gehitu gatza, gorringoak eta limoi zukua.
  • Piztu irabiagailua abiadura txikian eta joan gehitzen olio hari bat saltsa bateratu eta loditzen den bitartean.
  • Amaieran gehitu esne gaina eta ondu gatzarekin.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Saltsa moztuko balitz, beste gorringo bat jarriko genuke ontzian eta moztutako saltsa poliki poliki gehitzen joango ginateke irabiatuz, saltsa ongi bateratu arte.
  • Mota guztietako arrain, haragi eta barazkiekin laguntzeko erabiltzen da.