Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki kuskusa
Itxura
BARAZKI KUSKUSA
ERRAZIOAK: 6.
OSAGAIAK
[aldatu]- Kuskusa edo gari semola gordina: 600 g.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Gatza.
- Tipula: 1 dadotan.
- Tomatea: 3. Zuritu, hazirik gabe eta 4 zatitan.
- Oilaskoa: 500 g. zati handietan.
- Piperbeltz zuria.
- Kurkuma: 20 g.
- Ras el hanout Petraaselinun espezia nahasketa: 25 g.
- Hegazti salda zuria, barazki salda edo ura.
- Azenarioa: 6 garbitu eta luzeran erdibitu.
- Kuiatxoa: 1, 4 karratu luzetan.
- Kuia: 500 g. erdibitu eta xerra loditan.
- Aza: 1/2 triangelu handietan.
- Txitxirioa: 400 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kuskusa ur hotzetan garbitu eta iragazi.
- Atera kuskusa ontzi zabal edo maindire batetara eta olio, ur, eta gatz pitin bat gehitu. eta utzi bere horretan 5 minutu.
- Lurruneko kazola bateko azpi aldean, olio pitin batekin jarri tipula sueztitzen eta erdi egina dagoenean gehitu tomateak. Kozinatu denak elkarrekin.
- Gehitu ondoren oilaskoa, salda zuriaren erdia eta espeziak.
- Lurrun kazola prestatu eta jarri gainean kuskusa.
- 20 minutuz egosi.
- Denbora hau pasatakoan, kuskusa erretilu batera atera eta berriro ura eta olio tanta batekin nahastu eta bi eskuez landuz askatu.
- Lurrun kazolaren azpialdetik kendu oilaskoa eta sartu berriz, kuia, kuiatxoa eta azenarioa eta geratzen den saldarekin busti.
- Jarri berriro gainean kuskusa eta egosi beste 45 minutu.
- Denbora hau pasatutakoan, erretiratu, kuia, kuiatxoa eta azenarioa eta sartu kazolan aza triangelutan eta oilaskoa.
- Kuskusari berriz gehitu ur, olio eta gatz pitin bat gehitu eta bi eskuez landuz askatu.
- Jarri berriro ontzian eta egosi beste 15 minutuz.
- Denbora hau pasatutakoan sartu kazolan berriro barazki guziak eta egosi beste 20 minutu.
- Zerbitzatzeko, jarri erdian kuskusa honen gainean haragia eta barazki txikiak eta estali barazki zati nagusiekin.
- Saldaren zati bat kuskusaren gainetik botatzen da eta beste zatia aparteko ontzi batean zerbitzatzen da bakoitzak bota dezan.
AHOLKUAK
[aldatu]- Plater bakar moduan zerbitzatzen da.
- Kuskusa esaten zaiona gari semolak dira. Gaur egun kasu gehienetan erdi egosirik etortzen dira. Honek egosteko beharko duen denbora baldintzatuko du.
- Kuskusa ur eta olioarekin askatu beharrean, esnea edo gurina ere erabiltzen dira horretarako.
- Kontu izan salda gehiegi ez dadin lehortu, bestela gaziegi gera bai daiteke.