Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki panatxea
Itxura
BARAZKI PANATXEA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Lekak: 300 g., zatituak, 15 minutuz ingeles-erara egosiak.
- Azalorea: 1/2, sailetan 15 minutuz ingeles-erara egosiak.
- Azenarioa: 200 g. zuritu eta osoak ingeles-erara egosiak eta dadotan.
- Zerba hostoak: Sorta 1, lerrotan eta 5 minutuz ingeles-erara egosiak.
- Zerba zurtoinak: Lerrotan, 15 minutuz ingeles-erara egosiak.
- Orburuak: 8 ale, 18 minutuz, ingeles-erara egosiak, zurituak eta erdibituak.
- Ilar egosia: 200 g., 12 minutuz, ingeles-erara egosiak.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 4 xerratu.
- Urdaiazpiko gazia: 80 g karratutan.
- Leka salda:100 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Barazki guztiak banan-banan gatz-uretan puntuan egosi ingeles-erara, ongi hoztuz.
- Banatu barazkiak multzokatuta 4 plateretan, plater bakoitzean denetarik jarri.
- Gehitu gainetik ilar saltsa, eta berotu denbora laburrez lurrunetan edo mikrouhinean.
- Zartagin batean olioa baratxuri xerratuekin sutan jarri, baratxuriak kolorea hartzen hasitakoan, urdai gazia gehitu. Olio erre hori barazkien gainera bota. Gatz pitin batekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Barazki panatxea egiteko edozein barazki mota erabil dezakegu.
- Errezeta tradizionalean barazkiak banan-banan gurinetan sueztitzen dira.