Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki purea

Wikibookstik

BARAZKI PUREA

Barazki purea

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola batean jarri ura irakiten, gatzarekin.
  • Sartu azenarioa, porrua eta kuia.
  • Egosi 20 minutuz su ertainean; denbora hori pasatutakoan , gehitu txikoria edo ziazerbak.
  • Utzi irakiten beste 5 minutu.
  • Ondoren , txinatar iragazkitik pasa eta erretiratu duen salda guztia.
  • Purea egiteko puregailutik edo irabiagailu elektrikoarekin birrindu, gatzarekin eta olio gordin edo gurinarekin ontzen dugun bitartean.
  • Nahi izanez gero, salda pitin bat gehitu, purearen dentsitatea gure nahieran uzteko.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gogoratu, purea ez badugu momentuan jan behar, maria bainuan edo mikrouhina labea erabili beharko dugula berotzeko.
  • Jeneralean, hornigai moduan erabiltzen da.
  • Salda kentzen ez badiogu, krema izango dugu.