Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazkiak dadotean sueztituak
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Barazkiak dadotan sueztitua
OSAGAIAK[aldatu]

- Baratxuria: 3 xerratu.
- Oliba olio birjina: 100 m.
- Leka: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Aza: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Tipula: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Pipermorro gorria: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Piper berde italiarra: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Kuiatxoa: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA[aldatu]
- Kazola batean jarri olioa baratxuriarekin sutan.
- Kolorea hartzen hasitakoan gehitu lekak, aza, tipula, piper gorria eta piper berdea.
- Salteatu su bizian.
- Kolorea hartzen hasitakoan, gehitu kuiatxoa.
- Eduki beste minutu batzuetan kolore denek kolore gorrixka hartu arte.
- Ondu, gatza eta piperbeltzarekin.
AHOLKUAK[aldatu]
- Lagungarri moduan erabil dezakegu.
- Pasta eta arroz egosiarekin salteatzeko ere egokia da.
- Plater ugarieren aurre lana izaten da.