Pertz baten irinarekin sumendi moduko bat osatu, jarri erdian ura eta legamia.
Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin koilara bat, nahastu ore likatsu eta likido bat lortu arte. Horri poolisha edo ama ore biguna deitzen zaio.
Estalki hermetiko edo plastiko gardenarekin estali eta 3 ordu inguruan altxatzen utzi; bere bolumenak hirukoiztu egin behar du. Udan edo neguan denbora edo legami kopuruak desberdinak izan daitezke.
Epeldu 100 ml. ur 22ºC inguruan, eta bertan legamia desegin.
Pertz baten irinarekin sumendi moduko bat osatu, erdian gatza ez beste osagaiak jarri: poolisha, irina, ura, legamia.
Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz, ore likatsu bat egin.
Utzi bere horretan 10 minutuan.
Mahaira atera gehitu gatza eta oratu 5 minutu. Arropa garbitzen arituko bagina bezala.
Tapatu zapi busti batekin eta 10 minutu bere horretan utzi.
Oratu beste 5 minutuan eta estalita bere horretan utzi beste 10 minutuan.
Sartu berriro pertzean, estali zapi heze batekin, eta utzi hartzitzen 2 ordu eta erdian.
Irineztatutako mahai batera atera, eta 180-200gko zatietan moztu. Saiatu zati bakoitza lehenengotik mozten, ez ibili zati txikiak gehitzen pisua lortzeko.
Zati bakoitza mahai irineztatuan eta kontu handiarekin bere baitan bildu orea triptiko bat tolestuko bagenu bezala, 20cm x 10cm inguruko karratu bat osatuz.
Eskuen mamia erabiliz biribildu eta luzatu orea aldi berean barra forma emanez, eta barraren amaierari punta forma sortuz.
Barra horiek horretarako dauden hartzitzeko moldeetan jarri, etxean egingo bagenu eta molde hauek izango ez bagenitu, irineztatutako zapi baten gainean jarri bata bestearen ondoan 5 cm-ko tartearekin. Jarraian, barra batetik bestera erdian utzitako 5 cm-ko zapi horiek altxa eta tolestu, metalezko moldearen forma emanez, eta barra bakoitzari ondokoak eutsiko diolarik.
Utzi 90 minutu inguruan altxatzen, baina oreak ez du inoiz bikoiztu behar.
Erretilu bat estali labeko paperarekin.
Piztu labea 250ºC-tan.
Orea ongi altxatutakoan, eta zapia biratuz erretilu batera pasa lehenik, eta hemendik bere baitan biratuz ere, labera sartzeko papera duen bigarrenera pasatu. Tolesturak beti beherantz utziz.
Bizarra egiteko xafla edo labain oso zorrotz batekin ohikoak diren 5 cm-ko ebakiak egin luzeran.
Labean, lehendik azpian ura duen erretilu bat jarri, hezetasun giro bat sortuz.
Sartu ogiak bertara, eta egosi 15 minutuan, jaitsi orduan labea 200ºC-tara eta eduki egosten beste 45 minutuan.
Atera barrak labetik, eta parrila baten gainean utzi hozten.