Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barrengorri nahaskia

Wikibookstik

BARRENGORRI NAHASKIA

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Oliba olio birjina: 70 ml.
  • Baratxuria: 2 ale xehatu.
  • Barrengorria: 400 g. garbitu eta xerretan.
  • Urdaiazpiko gazia: 100 g. karratutan.
  • Perrexila sorta txikia: 1 Xehatu.
  • Arrautza: 8.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Barrengorriak trapu busti batekin errepasatu, eta labanarekin moztu.
  • Zartagin batean olioa tipularekin su motelean jarri.
  • Tipula erdi eginik dugunean, baratxuria gehitu, eta pittin bat erregosi.
  • Jarraian, perretxikoak gehitu eta 5 minutuz kozinatu su ertainean; amaieran, urdaiazpikoa eta perrexila nahasi eta ondu.
  • Arrautzak kraskatu eta katilu batean jarri gatzarekin.
  • Amaitzeko, jarri zartagin bat su bizian, eta gehitu perretxikoak; gorritzen hasitakoan, irabiatu gabeko arrautzak eta gatza bertaratu.
  • Utzi segundo batzuetan, zuringoa egin arte.
  • Itzali sua eta espatula batekin puskatu arrautzak, eta nahastu dena, lehortu aurretik.
  • Azken pauso hau azkar egin behar da, eta puntuan dugunean, erretilu edo platerera ahalik eta azkarren atera.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Errezeta hau edozein perretxiko mota jangarrirekin egin dezakegu, eta haien nahasketekin ere bai.
  • Perretxikoak kontu handiarekin garbitu behar dira ur gehiegi xurga ez dezaten.
  • Kasu honetan nahaskia su altuan eta azkar egiten da; su baxuan eta denbora luzez egiten duenik ere bada.