Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barrengorri patea
Itxura
BARRENGORRI PATEA
OSAGAIAK
[aldatu]- Ogi txigortua: 2 xerra.
- Esnea: Ogia biguntzeko.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipula: 2 dadotan.
- Barrengorriak: 300 g, xerratu.
- Tamaria: Tantak.
- Idiazabal gazta: 50 g birrindu.
- Piperbeltza.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Jarri ogi txigortua esnetan beratzen.
- Olioaren erdiarekin su ertainean gorritu tipulak.
- Olioaren beste erdiarekin salteatu barrengorriak.
- Batu irabiagailu ontzian, ogi beratua, tipula, barrengorriak, tamaria, Idiazabal gazta, piperrautsa eta gatza.
- Xehatu dena, pasta lodi bat lortuz. Probatu eta ontzen bukatu.
- Kristalezko ontzi txikietan tapatuta jaso hozkailuan.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ogi txigortuekin zerbitzatu.
- Belar lurrinduak edo espezieak gustuen arabera gehitu daitezke.