Sukaldaritza liburua/Errezetak/Basa arroza barazkiekin
Itxura
BASA ARROZA BARAZKIEKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Porruaren berdea: 2, xerra finetan.
- Azenarioa 2 birrindu.
- Basa arroza: 400 g.
- Barazki salda edo ura: 600 ml.
- Soja saltsa edo tamaria: 80 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Garbitu arroza uretan.
- Jarri presio-eltze batean olioaren 2/3 eta baratxuria.
- Gorritzen hasitakoan gehitu porrua eta azenarioa eta erregosi dena batera minutu batzuetan.
- Gaineratu arroza eta minutu batean salteatu.
- Busti saldarekin eta tapa jarri.
- Lurruna ateratzen hasitakoan, irakin 10 minutuz.
- Utzi bere horretan lurrunik botatzen ez duen arte.
- Ireki eta tamari saltsarekin eta olioaren 1/3 nahasi..
AHOLKUAK
[aldatu]- Momentuan jan nahiko bagenu, 13 minutuz egosi eta ur hotzaren azpian hoztuko genuke presio-eltzea.
- Ohiko kazola batean egosiko bagenu, 35-40 minutu beharko ditu.