Sukaldaritza liburua/Errezetak/Baso fruituen saltsa
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

Txokolate moussea baso fruituen saltsarekin
BASOKO FRUITUEN SALTSA EDO "CULISA"

MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Basoko fruitu gorriak: 500 g.
- Azukrea: 250 g.
- Limoia: 1 zukua.
- Ura: 250 g.
PRESTAKETAK[aldatu]
- Kazola batean basoko fruitu gorriak, azukrea, limoi zukua eta ura elkartu.
- Sutan jarri eta 15 minutuz, su ertainean egosi.
- Denbora hori pasatutakoan, irabiagailutik pasatuz dena birrindu.
- Ondoren iragazi, hazi eta azalak kenduz.
- Utzi hozten.
AHOLKUAK[aldatu]
- Normalean fruitu saltsa moduan erabiltzen da.
- Azkenburuko platerak edertzeko erabiltzen da bereziki.