Sukaldaritza liburua/Errezetak/Begi handi marmitakoa
Itxura
BEGI HANDI MARMITAKOA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 2 dadotan.
- Piper berdea: 2 dadotan.
- Gatza.
- Begi handia: 800 g., ondo garbitu eta karratutan.
- Patatak: 800 g zuritu eta kraskatu.
- Ezpeletako piperrauts: 15 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Jarri kazola batean, oliba olioa baratxuriarekin sutan.
- Baratxuria gorritzen hasitakoan, gehitu tipula, piper berdea eta gatz pitin bat. Utzi batera su motelean ongi goxatzen.
- Barazkia ongi gorriturik dugunean, gehitu begi handia, patata, busti urarekin eta sutan jarri.
- Egosi batera begi handia eta patatak, su baxuan, ongi bigundu bitarte 30-40 ( begi handiaren tamainaren arabera) minutu inguruan, eta utzi bere horretan 10 minutu inguruan jan aurretik.
- Amaitzeko, ondu, Ezpeletako piperrautsa, gatza eta olio tanta batekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Patata kontu izan zati ez oso txikietan egitea. Amaieran txikiegiak gera ez daitezen.