Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi buztana
Itxura
BEHI BUZTANA GISATUA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Behi buztana: 3. Gehiegizko koipea kenduta, eta artikulazioetatik moztua.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Gatza.
- Tipula: 2 dadotan.
- Azenarioa 3 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Sagarra: 1 zuritua, bihotz gabe eta dadotan.
- Brandya: Zurrusta motz 1.
- Ardo beltza edo zuria: 200 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Buztana kazola batean salteatu kolorea emanez.
- Haragia kazolatik erretiratu eta bertan barazkia erregosten jarri.
- Erdi eginik dugunean gehitu sagarra.
- Barazkiak kolorea hartutakoan, buztanak erantsi eta brandyarekin garreztatu.
- Jarraian, ardoarekin busti eta hau murriztutakoan urarekin estali.
- Haragia egosten denbora luzez utziko dugu.
- Buztan zatiak eginak daudela ziurtatzeko banan-bana egiaztatu eta hauek erretiratzen joan.
- Buztan zati guztiak eginak ditugunean, saltsa irabiagailuarekin xehatu eta txinotik iragazi.
- Saltsari irakinaldi bat eman eta guk nahi dugun dentsitate puntua aurkitutakoan haragiarekin elkartu. Gatz puntua jarri.
AHOLKUAK
[aldatu]- Buztan zati bakoitzak denbora desberdin bat behar du biguntzeko; beraz, banan-bana labanarekin egina dagoela egiaztatu behar da.
- Etxean kozinatzeko, buztana moztua erostea gomendatzen dizuet, junturetatik ongi mozteko labana ona eta esperientzia behar baita.
- Buztanak behi zaharrarenak badira, denbora asko behar dute egosteko. Presio eltzea erabil genezake denbora aurrezteko. Hala ere, bukaeran, haragia egina dagoen edo ez jakiteko ohiko kazola bat erabili beharko dugu.
- Patata edo bestelako pureak izan daitezke lagungarri bikainak.