Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi mingaina arrautzeztatua piper berdearekin

Wikibookstik

BEHI MINGAINA ARRAUTZAZTATUA HORNIGAIEKIN


MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Mingaina. 1,5 kg. ingurukoa.
  • Porrua: 1 garbitu.
  • Azenarioa: 1 garbitu.
  • Tipula: 1 zuritu eta erditu.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 lotua.
  • Gatza.
  • Arrautza eta irina: Mingaina arrautzaztatzeko.
  • Ekilore olioa: Mingaina frijitzeko.
  • Barazki saltsa: 600 ml.
  • Patata gorritu eta azenario gorritu: 8.
  • Barrengorriak labean: 12.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola bat ur, gatz, barazki eta mingainarekin sutan jarri.
  • Mingaina 2 ordu inguru egosten eduki bigundu arte.
  • Haragia bigundurik dagoenean, kazolatik erretiratu eta epeltzen utzi; barazkiak eta salda gorde.
  • Mingaina hoztu aurretik, azala eskuekin eta labana batekin erretiratu.
  • Ongi hozturik dugunean, labana zorrotz batekin xerra finetan moztu.
  • Arrautzaztatu eta zartagin batean frijitu.
  • Prestatu barazki saltsa, patata gorritu, azenario gorritu eta barrengorriak labean.
  • Jarri mingaina eta honen alboan saltsa eta hornigaiak.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Mingaina egosteko denbora, animaliaren adinak baldintzatuko du. Zenbat eta zaharragoa, orduan eta denbora gehiago beharko du.
  • Mingaina egosteko presio eltzean denbora asko aurreratuko dugu, baina noiz eginda dagoen jakitea ez da horren erraza.
  • Gernikako piper frijitu batzuekin aurkeztu daiteke.