Kazola bat ur eta barazkiarekin jarri, muturrak sartu. Presio eltzea erabil genezake.
Egosten eduki muturrak bigundu bitartean. Luze jotzen du ohiko kazolan 2 ordu inguru eta espres eltzean 30-35 minutu gutxienez.
Mutur egosiak ontzi batera atera. Salda iragazi eta barazkia gorde.
Haragia hozturik dugunean, moztu xerra finetan.
Irin eta arrautzetan pasa ondoren frijitu.
Saltsarena
Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo momentuan 5 minutu egosi. Muturzorrotz labainarekin mamia arraskatuz kendu, xehatu eta gorde.
Kazola batean tipula olioarekin sutan jarri.
Gorriturik ditugunean, egosteko erabili dugun barazkia gehitu eta hauek ere kozinatu, tomate birrindua gehitu eta 10 minutuz kozinatua.
Salda gehitu eta 30 minutuz egosi.
Puregailutik edo irabiagailutik eta txinotik pasa ondoren, irakin eta puntuan jarri.
Platera amaitzeko
Saltsa plater azpian jarriko dugu eta gainean mutur arrautzaztatuak.
Muturra kazolatik atera ondoren, salda ongi xukatu. Hori egin ezean, salda hori gelatina bihurtzen da eta ondoren frijitzeko garaian olio zipriztinak ikaragarriak izan daitezke.
Muturrek egosteko denbora asko behar dute, eta espres eltzean asko aurreratuko dugu.
Mutur arrautzaztatuak saltsarekin egos ditzakegu, baina, estalkia altxatzeko aukera handiak daude, hori egin nahi izanez gero, arrautzaztatu gabe ere egin ditzakegu.
Muturrak arrautza eta irinetan pasa ordez, arrautza eta ogi birrinduan pasa ditzakegu. Piper berde frijitu batzuekin oso goxoak geratzen dira.