Pertz edo tajina prestatzeko hondarrezko ontzi batean, behiki haragia jarri.
Ondu haragi hau, gatza, tipula, perrexila, piperbeltza, kurkuma, jengibrea, kanela, eta oliba olioarekin. Dena ongi nahasiz.
Utzi minutu batzuetan bere horretan espezien zaporearekin blaitu bitarte.
Tajin ontziko kono tapa bereizgarria jarri. Plantxa batean su baxuan haragia ongi erregosi bigundu arte. Tarteka tapa kendu, mugitu eta ur pitin bat beharko balu gehitu.
Bitartean hornigaiak prestatuko ditugu. Arbendolak zartagin batean olioarekin frijitu eta aranak, Tajinean dugun salda pitin batekin egosi 12 minutuz.
Galeper arrautzak egosi ur gatzatutan 4 minutuz. Ondoren zuritu.
Haragia ongi bigunduta dagoenean amaitzeko tapa kendu eta jarri gainean almendra frijituak, beratutako aranpasak eta arrautza egosiak.
Erregosiaren teknika ederki erabiltzen da plater honetan, kazolaren formak horretan laguntzen du. Hala ere beti kontutan izan su baxuan prestatu behar dela plater hau eta pazientzia beharko dela.