Pertz baten irina sumendi moduko bat osatuz jarri, eta erdian ura eta legamia.
Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz, ore likatsu bat bihurtu.
Estalki hermetiko edo plastiko gardenarekin estali, eta sartu hozkailuko goiko aldean 24 orduz.
Ogia zaharra egiteko
25ºC inguruan jarri 100ml ur eta bertan legamia desegin.
Pertz baten irina sumendi moduko bat osatuz jarri, eta erdian beste osagaiak
Esku batekin pertzari helduz eta bestearekin osagaiak nahastuz, ore likatsu bat bihurtu.
Utzi bere horretan 5 minutu.
Mahaira atera eta oratu 5 minutuan, arropa garbitzen arituko bagina bezala.
Tapatu zapi busti batekin eta 10 minutuz bere horretan utzi.
Oratu beste minutu baten, eta estalita bere horretan beste 10 minutuan; hori bi aldiz egin.
Koipetu pertz bat eta jarri bertan orea, tapatu trapu busti batekin eta utzi 3 orduz altxatzen.
Pertzari buelta eman, erretilua mahai gainean jarri, tapatu zapi bustiarekin eta beste ordu batez eduki.
Piztu labea 250ºC-tan eta sartu bertan kazola bat ( hondarrezkoa edo burdinazkoa) bere taparekin ( kontu taparen kirtena plastikoa eduki ez dezan; horrela balitz kendu egingo genioke)z
Orea azken orduan hartzitu ondoren, sartu kazola beroaren barruan, alde lisoa gorantz utziz eta tapatu. Sartu labera eta egosi 15 minutuz.
Jaitsi labeko tenperatuta 200ºC-tara, eta kendu tapa.
Egosi beste 50-55 minutu inguruan, labetik atera eta parrila batean hozten utzi.