Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao betegaia
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bexamelaz eginiko bakailao betegaia(e)tik birzuzenduta)
BAKAILAO BETEGAIA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Bakailaoa: 200 g.
- Gurina: 75 g.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Tipula: 1 xehatu.
- Irina: 150 g.
- Esnea: 1l beroa.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatua.
- Gatz fina.
- Gurina: Pitin bat orea gainetik margotzeko.
- Ekilore olioa, arrautza eta ogi birrindua kroketak estaltzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Ur gatzatuan bakailaoa 2 minutuz irakin. Bere horretan epeltzen utzi eta birrindu haragia.
- Gurina, olioa eta tipula kazola batean su motelean goxatzen jarri.
- Tipula gorritu aurretik, irina gehitu eta hau ere, su motelean, 5 minutuz egosi.
- Jarraian, esnea poliki poliki gehitzen joan, hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
- Bexamela irakiten hasitakoan irakin su baxuan 10 minutu.
- Denbora hau pasatutakoan, bakailaoa eta perrexila gehitu, eta beste 5 minutuz su motelean irakin, beti hagatxoarekin momenturo eragiten.
- Gatza eman ondoren, erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Piper beteak egiteko edo bestelako betegai moduan balioko du.
- Baita kroketak egiteko ere.