Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bexamelaz eginiko haragi betegaia

Wikibookstik

BEXAMELAZ EGINIKO HARAGI BETEGAIA

MAHAIKIDEAK:

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olio birjina: 130ml.
  • Tipulina: 1 dado txikietan.
  • Azenarioa 1 dado txikietan.
  • Piper berde italiarra: 1 dado txikietan.
  • Pipermorroa: 1/2 dado txikietan.
  • Barrengorriak: 100g, dado txikietan.
  • Irina: 150 g.
  • Esnea: Litro 1 beroa.
  • Haragi xehatua: 200 g zartagin batean oliba olioarekin salteatua.
  • Gatz eta piperbeltz zuria.
  • Intxaur muskatua.
  • Gurina : 10 g orea margotzeko.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola batean, oliba olioa, tipula, azenarioa, piper berdea eta gorria su ertainean kozinatzen jarri, barazkia erdi eginik dugunean, gehitu barrengorriak eta kozinatu dena batera.
  • Jarraian, irina gehitu, ongi nahasirik roux bat osatuz.
  • Esne beroa poliki-poliki gehitzen joan, hagatxoarekin nahasteari utzi gabe.
  • Modu honetara bexamel bat burutuko dugu.
  • Zartagin batean olio tanta batekin haragi birrindua salteatu, sardexka batekin zapaltzen dugun bitartean, haragia ongi desegin arte.
  • Nahastu haragia bexamelarekin eta egosi su baxuan 15 minutu.
  • Bexamelak irakiten duen bitartean, hagatxoarekin eragiteari ezin diogu utzi.
  • Bukatzeko, ondu gatz eta espeziekin.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kaneloi, lasagna, piper bete.... edo beste edozein prestaketen betegaia izan daiteke.
  • Bexamel guztiak bezala, minutu batzuetan egosi behar dira irin zaporea galdu dezan.