Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bexamelaz eginiko legatz betegaia
Itxura
BEXAMELAZ EGINIKO LEGATZ BETEGAIA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Gurina: 75 g
- Oliba olio birjina: 75 ml
- Tipula: 1 xehatua
- Irina: 150 g
- Esnea: 1l beroa.
- Legatza: Irakinaldi motz batekin eta birrindua 200 g
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatua
- Gatz fina
- Gurina: Pittin bat orea gainetik margotzeko
- Ekilore olioa, arrautza eta ogi birrindua kroketak estaltzeko
PRESTAKETA
[aldatu]- Gurina, olioa eta tipula kazola batean su motelean goxatzen jarri.
- Tipula gorritu aurretik, irina gehitu eta hau ere, su motelean 5 minutuz egosi.
- Jarraian, esnea poliki poliki gehitzen joan, hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
- Bexamela irakiten hasitakoan, irakin su baxuan 10 minutu.
- Denbora hori pasatutakoan, legatza eta perrexila gehitu eta beste 5 minutuz su motelean irakin, beti hagatxoarekin momenturo eragiten.
- Gatza eman ondoren, erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.
AHOLKUAK
[aldatu]Piper beteak egiteko edo bestelako betegai moduan balioko du.
Baita kroketak egiteko ere.