Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bisigua labean
Itxura
BISIGUA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
[aldatu]- Bisigua: 800 g. ingurukoa, ezkatak, zakatzak, hegalak kenduta eta garbitua.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Sagardo ozpina: Zurrusta motza 1.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Perrexila: Eskukada txiki 1 xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labea 210ºC-an piztuko dugu.
- Ondo garbitutako bisigua kanpotik eta barrutik gatzatu lehenik.
- Ondoren olioztatu eta labeko erretilu batean jarri.
- Labera sartu eta 15 minutu inguru egin arte erre.
- Labetik atera, erditik zabaldu eta hezur nagusiak kenduko dizkiogu.
- Ozpin zurrusta eta perrexil xehatua zabalduko ditugu gainetik eta ondoren baratxuri eta piperminarekin egindako olio errea gehituko diogu.
- Erretilu azpikoa salda berriro zartaginean elkartu, sutatik kanpo mugituz ongi bateratu saltsa eta berriro gainetik zabaldu.
OHARRAK
[aldatu]- Sukaldari ugarik ez dio perrexila jartzen, hori norberaren gustuen arabera.