Sukaldaritza liburua/Errezetak/Biskuit izozkia
Itxura
BISKUIT IZOZKIA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Gorringoa: 14.
- Azukre-hautsa: 250g.
- Bainila azukrea: 15g.
- Gozogintzako esne-gaina: 1l.
PRESTAKETA
[aldatu]- Gorringoak azukrearen erdiarekin harrotu.
- Esne-gaina gainerako azukrearekin, tartean bainila zaporekoarekin harrotu.
- Bi osagaiak kontu handiarekin nahastu.
- Bete silikonako moldea edo labeko paperarekin estalitako edozein molde eta izozkailuan sartu gutxienez 4 orduz.
- Behar dugunean, moldetik atera eta papera kendu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Biskuita moztu behar izanez gero, labana bero bat erabiliko dugu.
- Garrantzitsua da osagai guztiak nahasteko garaian, kontuz egitea, jaitsi ez daitezen.
- Biskuit honi zapore desberdinak (pralineak, txokolatea, intxaurrak, pasak....) gehitzea izango dugu, hartara biskuit desberdinak lortuz.