Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bizkotxo arina
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

OINARRIZKO BIZKOTXO ARINA

6-8 pertsonentzako pastela egiteko.
OSAGAIAK[aldatu]
- Arrautzak: 7.
- Azukrea: 210 g.
- Irina: 210 g bahetu.
- Arto irina: 30 g.
- Legami hautsa: Kafe koilarakada edo 5 g.
PRESTAKETA[aldatu]
- Labea 200ºC-tan piztu.
- Bizkotxoa egiteko ontzia gurinez eta irinez estali.
- Irina, arto irina, eta legamia elkartu.
- Pertz batean arrautzak azukrearekin harrotu, zuritu arte.
- Kontu handiarekin irina, arto irina eta legami hautsa nahasi.
- Moldea bete eta labean egosi 20 minutu inguru.
- Labetik atera bezain pronto, ontzitik atera eta hozten utziko dugu.
OHARRAK[aldatu]
- Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
- Arrautzak ongi harrotzea ezinbestekoa da.
- Harrotutako arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.
- Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu.