Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bizkotxo oinarrizko sagar tarta
Itxura
BIZKOTXO OINARRIKO SAGAR TARTA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Gurina eta irina moldea estaltzeko.
- Gurina: 180 g. pomada puntuan.
- Azukrea: 120 g.-180 g. Gozotasuna norberak aukeratu.
- Arrautzak: 3 .
- Irina: 180 g. bahetu.
- Legamia: 7 g. Kafe koilarakada 1.
- Limoi edo laranja azal birrindua: 1, azal zuria gabe.
- Sagarra: 3-4 . Zuritu, erditu, bihotza kendu eta xerratua.
- Mertxika, abrikot marmelada edo sagar gelatina: 150 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Denboraz atera gurina hozkailutik, bigundu dadin. Moldea gurin eta irinarekin estali.
- Labea 160Cº-tan piztu.
- Pertz batean jarri gurina pomada puntuan eta gehitu azukrea.
- Nahasi espatula batekin edo hagatxoarekin, bigarren honekin egiteko gurinak oso biguna egon behar du.
- Jarraian, gehitu arrautzak banan-bana eta bakoitza ongi nahasi.
- Gehitu irina eta eta legamia eta berriro nahasi.
- Ore hau moldearen azpi aldean banatu. Kolpe batzuk eman moldeari orea azpialdean berdin dadin.
- Sagarra zirkunferentzia osoan jartzen joango gara, lehenik kanpo aldetik .
- Behin molde guztia sagarrez beterik gainetik azukre pitin bat zabaldu eta labera sartu.
- 30 minutu inguru egosi. Txotxa garbia ateratzen denean, egina dago.
- Labetik kanpo eta hoztu denean marmelada ur epel pitin batekin nahasi, saltsa dentsitatea hartu arte eta sagarren gainetik zabaldu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Sagar tartak zenbat eta sagar gehiago izan, orduan eta gozoagoak geratzen dira.
- Gurean Errezil sagarra lortzerik bagenu, bera izango litzateke onena. Hau lortzerik ez bagenu, sagar gogorrak lortzea komeni.