Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Brioche opila

Wikibookstik

BRIOCHE OPILA

Brioche opila

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Legamia esne epeletan (22ºC) desegin.
  • Oratzeko besoak dituen irabiagailu elektriko batean jarri, gurina ez beste osagai guztiak elkartu eta martxan jarri.
  • Oreak gorputza hartu duela eta ontzian ez dela itsasten ikusten dugunean, gurina zatika gehitzen joango gara.
  • Orea ontziari itsastetik utzi arte, eta 24-26ºC-tara egon arte, landu behar da.
  • Jarraian, estali eta utzi bere horretan denbora bat edo sartu berogailuan 28-33ºC-tan, orea hartzitzeko. Bere bolumenak bikoiztu egin beharko du.
  • Hartzituta dagoenean, bigarren oratze azkar bat emango diogu, aire kapsula puskatuz, baina, orea desegin gabe.
  • Segidan, orea zatitu eta bolak egin, batzuk besteak baino pittin bat handiagoak.
  • Moldeak gurinez eta labeko paperez estali.
  • Estali moldearen azpialdea bola handiekin, eta hauen gainean txertatu bola txikiak elkartuz baina ez nahastuz.
  • Sartu berriro berogailuan, eta bolumena bikoizten utzi; tamainaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago izan daiteke.
  • Margotu arrautza edo esnearekin.
  • Egosi labean, 200ºC-220ºC-tara.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Oratzea eskuz egin nahi izanez gero, irinarekin bi sumendi egin; batean, gurina ez beste osagaiak jarri, eta bestean, gurina bakarrik. Bi oreak landu ondoren elkartu.
  • Bigarren hartzitzea pasa ondoren, ahalik eta azkarren egosi behar dira ez lehortzeko.
  • Briocheak beste opil gozoak baino hidratazio txikiagoa duenez, opil lehorragoak izaten dira.