Sukaldaritza liburua/Errezetak/Brokolia patatekin
Itxura
BROKOLIA OLIO ERRE ETA PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Brokolia: 1 eta 1/2, garbitu eta sailetan.
- Patatak: 2 kraskatu.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 4 xerratu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Moztu brokolia sail txikietan eta hotzetan garbitu.
- Jarri kazola bat gatz-ur ugarirekin, eta sartu bertara patatak.
- Ura irakiten hasi eta 5 minutura gehitu brokolia eta egosi 8-10 minutuz.
- Bitsadera baten laguntzaz, atera bertatik kontu handiz eta zabaldu erretilu batean.
- Zartagin batean jarri olioa eta bero dagoenean gehitu baratxuria, kolorea hartutakoan zabaldu barazkiaren gainetik.
- Jaso erretilu azpian geratutako salda eta gehitu berriz barazkien gainetik.
OHARRAK
[aldatu]- Kontu handia izan gehiegi ez egostearekin, bestela barazkia desegin daiteke.
- Inoiz ez irauli barazkia, bestela desegingo da.
- Maionesa saltsarekin ere oso gozoa geratzen da.