Sukaldaritza liburua/Errezetak/Brownie
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Brownia(e)tik birzuzenduta)
BROWNIE
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Txokolate estalki beltza: 135 g.
- Gurina: 80 g.
- Azukrea: 165 g.
- Arrautza: 2 .
- Irin ahula: 130 g. bahetu.
- Legami hautsa edo kimikoa: 5 g.
- Intxaurra: 100 g. pitin bat zatiturik.
PRESTAKETA
[aldatu]- Moldea gurin eta irinarekin estali. Labea 180ºC-tan piztu.
- Gozogintzako pertz batean eta bainu marian txokolatea gurinarekin urtu.
- Azukrea gehitu hagatxoarekin nahastu eta arrautzak banan banan gehitzen joan nahasten dugun bitartean, eta azkenik, irina eta intxaurrak.
- Dena moldean jarri eta labera sartu.
- 30-35 minutu inguru beharko ditu egiteko. Egina dagoen jakiteko zotza sartu eta garbia atera beharko du.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gogoratu txokolatea urtzeko garaian maria bainuko urak ez duela inoiz irakin behar.