Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Denetariko pizza

Wikibookstik

DENETARIKO PIZZA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]

Pizza orea egiteko

  • Indar erdiko irin zuria, integrala edo semola: 250 g.
  • Gatza: 2 g.
  • Ur epela: 125 ml.
  • Oliba olio birjina: 25 ml.
  • Legamia: Legami freskoa 10 g., lehorra edo kimikoa: 3 g.
  • Luzatzeko irina: 15 g.

Pizza estaltzeko

  • Tomate saltsa: 100 ml.
  • Barrengorria: 100 g. xerratu eta salteatu.
  • Tipula: 1/2 xerratu eta salteatu.
  • Piper gorria: 1/4 lerrotan Frijitu edo salteatu.
  • Antxoak oliotan: 8, zatitu.
  • Oliba berdeak hezurrik gabe: 12 xerra.
  • Oreganoa.
  • Mozzarella gazta edo urtzeko gazta: 100 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Okin legami freskoa ur epeletan eskuekin nahastu; Lehorra edo kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
  • Mahai batean edo pertza batean (sukaldea gutxiago zikintzeko) irin eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki poliki gehitzen joan eskuekin nahasten dugun bitartean.
  • Ur dena gehitutakoan, ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz.
  • Trapu busti batekin estali eta pausatu 15 minutu.
  • Arrabola batekin edo eskuekin eta irin pittin baten laguntzaz, orea guk aukeratutako pizza moldeaz estaliko dugu.
  • Horren gainean tomatea banatu lehenik, eta barazkia ondoren.
  • Jarraian olibak, antxoak, oreganoa eta Mozzarella.
  • Antxoen olio pittin bat ere zabal dezakegu.
  • Labean sartu 210ºC-tan 8-10 minutu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Pizzari estaltzeko osagaiak alda daitezke.
  • Barazkia aldez aurretik salteatuta edo zuzenean gordina gehitu daiteke.