Sukaldaritza liburua/Errezetak/Entsalada gorria
Itxura
ENTSALADA GORRIA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Erremolatxa egosia edo gordina: 300 g. zuritu eta birrindu.
- Sesamoa: 50 g. txigortu.
- Errefautxoa: 14 ilargi erdi xerra finetan.
- Marrubia: 8 Garbitu eta xerra finetan.
- Oliba olioa: 75 ml.
- Gatza.
- Laranja: 1/2 zuku iragazia.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Katilu batean nahasi oliba olioa, gatza eta laranja zukua.
- Pertz batean elkartu erremolatxa, sesamo haziak eta aurrez presatu dugun saltsa.
- Jarri plateraren erdian erremolatxa eta inguratu, marrubi eta errefautxoekin.
- Gehitu gainetik saltsa pitin bat.
AHOLKUAK
[aldatu]- Erremolatxa egosia ere erabili liteke.
- Jogurt saltsa pitin batekin ere presta liteke.