Sukaldaritza liburua/Errezetak/Erreboiloa parrillan
Itxura
ERREBOILOA PARRILLAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Sagardo ozpina: Zurrusta motz 1.
- Txakolina: Zurrusta motz 1.
- Itsasoko gatza.
- Erreboiloa: 1,6 kg.-1,8 kg. ingurukoa eta garbitua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piztu egur ikatza, gori gori eduki arte.
- Garbitu ongi erreboiloa, tripak eta zakatzak kenduz.
- Nahasi katilu batean olioa, ozpina eta txakolina.
- Gatzatu arraina eta utzi bere horretan 5 minutu.
- Igurtzi erreboiloa , aldez aurretik prestatu dugun saltsaren erdiarekin.
- Erreboilotarako parrilan sartu eta jarri eta hau era berean, parrila nagusiko hagatxoen gainean.
- Bi aldetatik egin burua erraz puskatzen den arte.
- Parrilatik erretilu batera atera eta momentuan aldez aurretik prestatu dugun saltsarekin berriro igurtziko dugu jan aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gogoratu arrain prestaketa guziekin bezala, freskoa izatea eta erretze puntutik ez pasatzea urrezko araua izango dela.
- Parrilako hagak gehiegi garbitzea ez da komeni izaten, baina tarteka hagak ongi berotu eta paperarekin igurtziz zarakarra kentzea komeni izaten da.
- Parrilako berotasuna ez da beti berdina izaten; batzuetan, ikatza goriago egon ohi da eta beste batzuetan, ahulago. Ikatza zenbat eta goriago egon, arraina gorago erre, eta zenbat eta ahulago, beherago.
- Arrainak erretzeko, horretarako dauden parrila bereziak erabiltzeak asko lagunduko digu, modu honetan gutxiago puskatuko bai zaitu.