Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Erreboiloa plantxan

Wikibookstik

ERREBOILO ERREA

MAHAIKIDEAK: 2

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Erreboiloa, gatzatu eta bere horretan eduki minutu batzuk. Olioarekin igurtzi.
  • Plantxa ongi berotu eta labea 180ºCtara piztu.
  • Erreboiloari bi aldetatik kolorea eman plantxan eta labeko erretilu batean jarri. ( alde zuria beherantz, eta burua edo begiak gorantz dituela)
  • Erretilu hau labera sartu eta 12 minutu inguru.
  • Labetik atera eta espatula eta muturzorrotzaren laguntzaz bizkar hezurretik alboetara ditugun bi xerrak libratu eta alboetara zabaldu.
  • Gainetik perrexila bota eta ozpin zurrusta batekin busti.
  • Zartagin batean olioa jarri eta beroa dugunean baratxuria gehitu, olio errea egin eta erreboiloaren gainetik zabalduz.
  • Kontu handiarekin bizkar hezurra burutik eta isatsetik libratu eta erretiratu.
  • Erretiluaren azpi aldean bildu diren likido guziak zartaginean elkartu, perrexila gehitu eta sutatik kanpo ongi nahasi.
  • Sortuko den saltsa honen erdiarekin erreboiloa gainetik busti.
  • Aldez aurretik zabaldutako xerrak bere lehengo posiziora bueltatu eta gorderik dugun saltsaren beste erdiarekin berriro busti.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontuz izan erreboiloa gehiegi egin ez dadin.
  • Plantxatik pasatu gabe erreboiloa labera sartuko bagenu minuturen batzuk gehiago beharko lituzke.