Sukaldaritza liburua/Errezetak/Errusiar bizkotxoa
Itxura
ERRUSIAR BIZKOTXOA
Mahaikideak: 4-6
OSAGAIAK
[aldatu]- Azukrea: 200 g.
- Almendra irina: 250 g.
- Irin ahula: 80 g. bahetu.
- Zuringoak: 6 edo 400ml.
- Azukrea: 175 g.
- Azukre hautsa: Gainetik gehitzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piztu labea 150ºC-tan.
- Labeko erretilu batean ez itsasteko papera jarri.
- Irina, arbendol hautsa eta azukrea nahastu.
- Pertz batean hasi irabiatzen zuringoak eta erdi altxatuak daudenean, gehitu azukrea, eta amaitu guztiz harrotzen.
- Gehitu zuringo horri kontu handiarekin irinak, eta bateratu poliki-poliki, nahastuz.
- Mahukari muturtxo lisoa jarri, bete eta labeko erretiluan zabaldu, azukre hautsa zabaldu gainean.
- Sartu labera eta egosi 30 minutu inguru.
AHOLKUAK
[aldatu]- Zuringoa bakarrik erabiltzen duen bizkotxoa dugu. Bizkotxo lehorrago eta hauskorrago bat lortuko dugu. Arbendola ematen du. Errusiar pastela egiteko erabiltzen da.
- Bereziki Errusiar pastela prestatzeko erabiltzen da.