Sukaldaritza liburua/Errezetak/Esne frijitua
Itxura
ESNE FRIJITUA
MAHAIKIDEAK: 20 zati inguru.
OSAGAIAK
[aldatu]- Ekilore olioa: 10 ml.
- Esnea: litro 1.
- Kanela zotza: 1.
- Arto irin findua: 65 g.
- Gari irina: 65 g bahetu.
- Azukrea: 100 g. eta 200 g., gustuen arabera.
- Gurina: 10 g. orea gainetik margotzeko.
- Irina eta arrautza: Arrautzaztatzeko.
- Ekilore olioa: Kremak frijitzeko.
- Kanela hautsa: bakoitzaren gustura gainetik botatzeko.
- Azukrea: bakoitzaren gustura gainetik botatzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kremaren orea aterako dugun erretilua olioz margotu.
- 600 ml esne kanelarekin 5 minutuz irakin eta epeltzen utzi.
- Beste ontzi batean, arto irin findua eta gari irina aparte dugun esne hotzetan disolbatu.
- Kanela lurrina duen esnea egosten jarri eta irin disolbatua poliki poliki gehitzen joan, hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
- Irakiten hasitakoan, 10 minutuz su baxuan egosiko dugu.
- Aldez aurretik olioztatuko erretilura aterako dugu, 1,5 cm-ko loditasuna emanez. Gainetik gurinarekin margotu.
- Ore hau ondo hozturik dugunean, karratuetan moztu, irin eta arrautzetan pasa eta frijitu.
- Zartaginetik paper xurgatzailea duen erretilu batera atera, eta hoztu aurretik azukre eta kanela hautsa nahastua gainetik bota.
AHOLKUAK
[aldatu]- Esne frijitua eta krema frijitua bereizi egiten dira, desberdintasuna kremaren oreak arrautza duela da eta esneak ez.
- Orea egosteko garaian hagatxoarekin oso gainean egon behar da, oso erraza baita itsastea. Plaka baten gainean egiteak ere asko lagunduko luke.
- Esnezko azkenburuko guztietan bezala, esnearen kalitatea ezinbestekoa da. Nik eguneko esne pasteurizatu osoa gomendatzen dizuet.