Sukaldaritza liburua/Errezetak/Extremadurako arrautzatxoak
Itxura
EXTREMADURAKO ARRAUTZATXOAK
MAHAIKIDEAK: 4
- Arrautza: 4.
- Kanela hautsa: 25 g.
- Ogi zaharra: 150 g. birrindua.
- Olioa: 300 ml.
- Esnea: 1,5 l.
- Laranja azala: 1 zuririk gabe.
- Limoi azala: 1 zuririk gabe.
- Kanela zotza: 1/2.
- Azukrea: 150 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Pertz batean irabiatu arrautza eta gehitu kanela hautsa.
- Bota bertara ogi birrindua eta nahastu eskuarekin, ogia ongi busti arte.
- Hezea dugunean, eskuekin arrautzatxo forma eman eta zartagin batean olioarekin frijitu.
- Beste kazola batean esnea kanela eta fruituen azalarekin egosi 10 minutuz.
- Iragazi esne hau eta azukrea gehitu.
- Sartu esne honetan aurrez frijitutako arrautzatxoak, esnearekin ondo estalita eta egosi 5 minutuz. Utzi bero horretan epeltzen.
- Zerbitzatzeko katilu batean jarri esnea eta erdian arrautzatxoak.
AHOLKUAK
[aldatu]- Garrantzikoa da arrautzatxoak ongi bustitzea esnearekin.