Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fideo txinatarren zopa
Itxura
FIDEO TXINATARREN ZOPA
MAHAIKIDEAK: 6.
OSAGAIAK
[aldatu]- Konbu itsas belarra: 20 g. beratu.
- Porrua: 1 dado txikitan.
- Azenario: 2 dado txikitan.
- Ura.
- Atun lehorra, Katsuobushia: 20 g.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Txerri solomo: 250 g. lerro erditan.
- Soja saltsa edo tamaria: 50 ml.
- Fideo txinatarra: 250 g.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Jarri bezperatik konbu alga beratzen.
- Kazola batean jarri ura, azenarioa eta porrua egosten 15 minutuz eta gorde.
- Zartagin batean jarri tipulina olioarekin su motelean; egina dagoenean, gehitu txerri solomoa, saldarekin elkartu eta utzi egosten haragia bigundu arte.
- Sua itzali eta irakinaldia galdutakoan, gehitu konbu alga, atun lehorra eta soja saltsa.
- Utzi 5 minutuz, zuzendu hezetasuna eta kendu konbu alga. Alga gorde beste erabilera batzuetarako.
- Ura eta gatza duen kazola batean irakin txinatar fideoak 4 minutuz, iragazi eta gorde.
- Zerbitzatu txinatar fideo hauek katilu batean aurretik prestatutako saldarekin bustia.
AHOLKUAK
[aldatu]Kontu izan txinatar fideoak gehiegi egosi gabe, eta ahalik eta azkarren jan.