Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Florentina arrautzak 2

Wikibookstik

FLORENTINA ARRAUTZA 2

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Ziazerba: 750 g egosi eta xukatu.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Arrautzak: 4.
  • Ozpina: Zurrusta motz 1.
  • Gurina: 25 g.
  • Irina: 25 g.
  • Esnea: 500 ml.
  • Gazta birrindua: 100 g.
  • Intxaur muskatu.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Egosi ziazerbak gatzatutako ur irakinetan 5 minutuz. Xukatu eta xehatu.
  • Zartagin batean jarri olioa baratxuriarekin sutan.
  • Kolorea hartzen hasitakoan gehitu ziazerba eta elkarrekin salteatu. Gatzatu.
  • Erretilu batean ziazerbarekin egin 4 habia moduko.
  • Ura duen kazola altu bat jarri irakiten gatz eta ozpinarekin.
  • Kraskatu arrautzak lehenik katilu batera eta galdarraztatu ondoren 3 minutuz 90ºCtara.
  • Jarri arrautza horiek habia horien erdian.
  • Gurina eta irinarekin egin roux bat lehenik eta esnea gehitu ondoren poliki poliki bexamela burutuz.
  • Bexamel hau egosi 10 minutuz eta gehitu gazta birrindua eta intxaur muskatua. Gatzatu.
  • Estali arrautzak bexamel honekin.
  • Aldez aurretik 180ºC-tan berotutako labera sartu 5 minutuz edo gratinatu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Gogoratu arrautza galdarraztatua egiteko oso freskoa izan behar duela, bestela arrautzaren zuringoa desegin egiten da.