Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Foie gras micuita

Wikibookstik

FOIE- GRAS MICUITA ARANEKIN

ERRAZIOAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Aranpasak: 10.
  • Brandya: 50 ml.
  • Ahate edo antzara gibela: 500 g.
  • Gatza: 7 g.
  • Piperbeltza: 5 g.
  • Azukrea: 2 g.


PRESTAKETA

[aldatu]
  • Bezperatik ontzi estu batean aranak beratzen jarri brandy eta urarekin estaliz.
  • Ahate gibela erretilu batean zabaldu.
  • Labana txiki eta behatz-mamien laguntzaz lobuluak erditik zabaldu eta tartean dauden zain eta odolbilduak kendu.
  • Zainak ondo garbitutakoan, piperrautsa, gatza eta azukrea banatu gainetik eta bere horretan 15 minutu eduki.
  • Zabaldu film papera mahai baten gainean eta forma karratuarekin.
  • Jarri honen gainean beste film paper zati bat tamaina berdinekoa.
  • Paperaren erdian zabaldu ahate gibela.
  • Gibelaren aurrean eta guregandik gertuen dagoen iskinean aranak zabalean alde batetik bestera jarri.
  • Heldu eskuekin film paperaren alboari eta kontu handiarekin biltzen joan, alboetatik eta gainetik estutzen dugun bitartean.
  • Film paperak beti kanpotik behar du joan.
  • Bildu gibela zilindro estu batean, txotx batekin egin zulotxo batzuk barruko airea atera dadin.
  • Eta berriro estutu, hari batzuekin alboetatik estu lotu.
  • Kazola batean ura berotzen jarri.
  • Urak irakiten hasi aurretik, 80ºC inguruan, sartu bertara gibela.
  • Bertan eduki 5 minutuz, kanpoaldetik koipea ikusten dugun arte.
  • Atera kazolatik eta hoztu ur hotzetan momentu batean.
  • Hozkailuan gorde.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Normalean errezeta hau aranik gabe egiten da.
  • Saltsa gozo eta marmelada desberdinekin zerbitzatzen da, baita ogi txigortuarekin ere.