Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Frorentina arrautzak

Wikibookstik

FLORENTINA ARRAUTZAK

MAHAIKIDEAK:4.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Urdaiazpiko gazia: 100 g. karratuan.
  • Ziazerba: 750 g. egosi xukatu eta xehatua.
  • Arrautzak: 4.
  • Gurina: 25 g.
  • Gazta birrindua: 100 g.
  • Intxaur muskatu.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Piztu labea 180ºC-tan.
  • Zartagin batean jarri olio pittin bat sutan, gehitu urdaiazpikoa lehenik eta segundo gutxira ziazerba, salteatu elkarrekin. Ondu gatzarekin.
  • Labeko erretilu batean egin 4 habia itxurakoak ziazerbekin eta arrautza kraskatu ondoren jarri horien erdian.
  • Gehitu gainetik gazta birrindua, intxaur muskatua eta gurina.
  • Sartu labera 8 bat minutuan, zuringoa mamitu bitartean.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Ziazerbak egosi 5 minutuan gatzatutako ur irakinetan. Segituan hoztu eta xukatu.