Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fruta gelatina bainua

Wikibookstik

FRUTA GELATINA BAINUA

Sagar gelatina

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Fruta purea edo zukua : 1 kg.
  • Azukrea: 200 g.
  • Gelatina orri edo hautsa: 25 g ( edo gehiago zukuaren dentsitatearen arabera)

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Maria bainuan jarri berotzen fruta purea azukrearekin.
  • Ongi berotutakoan, gehitu ur hotzetan berotutako gelatina orriak.
  • Hagatxoarekin nahastu, azukrea eta gelatina ongi disolbatu arte.
  • Ontzi batera atera eta jarraitu hagatxoarekin nahasten, epeldu eta estalki, bainu moduan erabili ahal izateko dentsitatea lortu arte.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Azukrea gehiago edo gutxiago erabil dezakegu, gure gustuen eta frutaren heldutasunaren arabera.
  • Purearen dentsitatearen arabera ere gelatina gehiago edo gutxiago jartzerik izango dugu
  • Gelatina, hautsa edo agar-agara motakoa erabil dezakegu.