Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fruta mazedonia

Wikibookstik

FRUTA MAZEDONIA

Fruitu gorri mazedonia

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Sagarra: 1 zuritu, bihotza kendu eta dadotan.
  • Udarea: 1 zuritu, bihotza kendu eta dadotan.
  • Platanoa: 1 zuritu eta dadotan.
  • Anana: 150 g., zuritu eta bihotza kendu eta dadotan.
  • Meloia: 150 g., zuritu eta dadotan.
  • Marrubia: 150.g, garbitu eta txortena kendua.
  • Mugurdia: 150 g., garbitu eta txortena kendua.
  • Mahatsa: 150 g., erdibitua eta hazia kenduta.
  • Kiwia: 150 g., zuritu eta dadotan.
  • Laranja zukua: 2 iragazia.
  • Limoi zukua: 1 iragazia.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Garbitu eta prestatu fruta bakoitza dagokion moduan.
  • Jarri denak batera pertz batean, busti limoi eta laranja zukuarekin.
  • Sartu hozkailura freskatu bitarte eta jateko prest izango da.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Urteko garaiaren arabera, mazedonia osatzen duten frutak alda daitezke.
  • Nahi izatera, limoi eta laranja azal birrindu pittin bat gehitu liteke, bata pattarren bat ere.
  • Badago azukrea gehitzen duenik ere.