Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gabonetako konpota
Itxura
GABONETAKO KONPOTA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Ura: Litro 1.
- Ardo beltza edo zuria: 500 ml.
- Azukrea: 175 g.
- Kanela zotza: 1/2 .
- Mertxika lehorra: 150 g. zatikatu.
- Aran lehorra: 150 g.
- Piku lehorra: 150 g.
- Errezil sagarra: 250 g zuritu, bihotza kenduta eta kraskatu.
- Neguko udarea: 250 g zuritu eta kraskatu.
- Limoi zukua: 1 iragazia.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola bat sutan jarriko dugu ura, ardoa, azukrea, limoi zukua eta kanelarekin.
- Mertxika eta pikuak gehitu bertara, 15 minutuz egosi, ondoren aranak, sagarrak eta udareak gehituko dizkiogu.
- Beste 20 minutuz egosi, sutatik atera eta hozten utzi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Euskal Herrian Gabonetan jan izan den postrea izan da.
- Nahi izanez gero, mahats pasak ere gehitu daitezke.
- Beste sagar edo udare mota batzuk ere erabil daitezke baina egosteko garaian desegiten ez direnak izan behar dute.