Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galeper arrautza pintxoa
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
GALEPER ARRAUTZA PINTXOA
MAHAIKIDEAK: 8
Osagaiak[aldatu]
- Moldeko ogia: 4 xerra.
- Baratxuria:1 zuritu.
- Italiar piper berde frijitua: 4.
- Urdaiazpiko gazia: 4 xerra.
- Galeper arrautza: 8.
- Oliba olio birjina.
- Gatza.
PRESTAKETA[aldatu]
- Moztu moldeko ogiak erditik eta txigortu edo frijitu.
- Igurtzi ogi zati horiek baratxuriarekin.
- Estali piper berde frijituarekin lehenik, eta urdaiazpikoarekin ondoren.
- Frijitu edo plantxan egin arrautza gorringoa mamitu gabe utziz eta jarri erdian.
AHOLKUAK[aldatu]
- Kontu izan arrautza frijitzeko edo plantxan egiteko garaian, zuringoa azkar egiten baita.