Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galeperra arrautza egosia

Wikibookstik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

GALEPERRA ARRAUTZA EGOSIA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK[aldatu]

  • Ura.
  • Gatza: 5g.
  • Ozpina: zurrusta motz bat.
  • Galeperra arrautza: 16.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Kazola batean ura eta gatza ozpin zurrusta batekin jarri.
  • Sartu bertan arrautza eta irakin hasi ondoren 4-5 minutuz egosi.
  • Uretatik atera orduko, ur hotzetan hoztu eta zuritu.

AHOLKUA[aldatu]

  • Arrautzak denbora gehiegi egosten badira, gorringoak kolore berdea hartzen du.
  • Ozpina aukerakoa da. Arrautza zartatuko balitz, zuringoari eusten laguntzen du.
  • Gatza ugariak laguntzen du ondoren hobeto zuritzen.