Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galeperrak eskabetxean
Itxura
GALEPERRAK ESKABETXEAN
MAHAIKIDEAK. 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Tipula: 1 lerrotan.
- Porrua: 1 lerrotan.
- Azenarioa: 1 lerrotan.
- Erramua: Hosto 1.
- Oliba olio birjina: 250 ml.
- Ozpina: 250 ml.
- Ardo zuria: 250 ml.
- Galeperra: 8.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Patata egosia: 2 zuritua eta xerretan.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Ontziko pikillo piperra: 1 xehatu.
- Ibarrako piperra: 2 xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Jarri kazola batean tipula, azenarioa, porrua, erramua, oliba olioa, ozpina eta ardo zuria.
- Irakin elkarrekin 10 minutuz.
- Garbitu galeperrak, lumak erre, urdaila kendu, ur hotzetan garbitu eta ongi lehortu.
- Moztu galeperrak erditik eta sartu barazkien kazola berean estaliz eta su motelean 20 minutuz egosi.
- 12 orduz bere horretan eduki.
- Tipulina, pikillo piperra eta Ibarrako piperrarekin egin olio ozpin bat.
- Patata xerrekin egin ohe bat, jarri gainean galeperraren bular eta izterrak.
- Amaitu alboetan barazkia jarriz eta ozpin olio pitin bat jarrita gainetik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Nahi badugu ozpin-olioa, eskabetxearen barazkiekin bakarrik egin dezakegu.
- Eskabetxea egiteko galeperrak estali egin behar dira; beraz, osagaietatik kantitate gehiago beharko bagenu, proportzioan gehitu.