Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Galiziar haragi enpanada

Wikibookstik

GALIZIAR HARAGI ENPANADA

ERRAZIOAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]

OREA EGITEKO

[aldatu]
  • Indar erdiko irin txuria: 400 g.
  • Okin legami freskoa: 10 g.
  • Arrautza: 2 arrautza, ez handiak bestela 1.
  • Olioa: 25 ml
  • Ura: 125 ml.
  • Gatza.

BETEGARRIA EGITEKO

[aldatu]
  • Haragi xehatua: 500 g.
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Tipulina: 2 xehatuak.
  • Piper berdea 1 xehatua.
  • Tomate saltsa kontzentratua: 1dl.
  • Gatza.
  • Piperrauts beltza.
  • Arrautza: 1.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Disolbatu legamia ur epeletan.
  • Pertz zabal batean jarri irina eta sumendi bat osatu.
  • Gehitu erdian, ura legamiarekin, arrautza, olioa eta gatza.
  • Landu eskuarekin 15 minutu inguru, eskuetan itsasten ez den arte.
  • Zapi busti batekin estali eta bere horretan utzi 15 minutuz toki epel batean.
  • Zartagin batean jarri olioa, tipula eta piper berdea erregosten gatz apur batekin.
  • Gorritzen hasitakoan, haragi xehatua gehitu eta kozinatu, sardexka batekin zapaltzen dugun bitartean. Ondu.
  • Arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu orearen erdia labeko erretilu batean.
  • Moztu guk nahi dugun forman, karratua, borobila…
  • Jarri erdian betegarria, izkinak libre utziz.
  • Irabiatu arrautza eta margotu izkinak.
  • Luzatu orearen beste erdia eta estali.
  • Eskuen laguntzaz izkinetan soka baten biribildu.
  • Margotu arrautzarekin gainetik.
  • Sobratutako ore zatiak luzatu eta zerrendetan moztu.
  • Zerrenda horiekin edertu enpanadilla gainetik xake taula moduko forma bat sortuz.
  • Arrautzarekin margotu berriro eta sartu labera 200ºC-tan orea ongi eginik izan arte.

AHOLKUAK

[aldatu]

Betegarriak ezin du inoiz oso bustia egon, bestela alboetatik atera daiteke.

Hori ez gertatzeko osatzen dugu soka moduko hori izkinetan.