Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ganbak baratxuritan
Itxura
GANBAK BARATXURITAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 6 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Ganba zuritu: 800 g.
- Brandya: 20 ml.
- Limoi zukua: 1.
- Gatza.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Zartagin batean su baxuan olioa sutan jarri baratxuri eta perrexilarekin batera.
- Baratxuriak dantzan hasitakoan, ganba gazituak gehitu.
- Su bizian salteatu ganbak minutu inguru.
- Brandyarekin garreztatu eta limoi zukua gehitu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Denbora gutxian egin eta momentuan jan, bestela ganba asko lehortzen da.