Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gari irin tortillak
Itxura
GARI TORTILLA MEXIKARRA BURRITOAK EGITEKO
MAHAIKIDEAK: 8-10 tako egiteko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Gari irin zuria: 375 g.
- Ur beroa: 150 ml.
- Oliba olioa: 30 ml.
- Gatza: 6 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Ura epeldu 40ºC-50ºC inguru.
- Katilu edo pertz batean irina jarri gatzarekin.
- Sumendi bat egin, olioa eta ura poliki poliki gehitzen joan eskuarekin lantzen dugun bitartean.
- Ura gehitzen joan ahala, orea eskuetan gutxiago itsatsiko da. Puntua zein den jakiteko, bola bat egin eta eskuetan ez du itsasi behar.
- Zapi busti batekin estali eta 10 minutuz bere horretan utzi.
- Denbora hori igarotakoan, egurrezko taula batean 50-80g-ko bolak egin, eta hauek zabaldu egingo ditugu.
- Etxean zabaltzeko modu desberdinak daude, eskuz kontu handiarekin, horretarako erabiltzen diren prentsa txikiak, zelofana eta arrabolaren laguntzarekin edo kazola baten azpialdearekin.
- Plantxa edo zartagin batean su bizian gutxi gora behera 2 minutuz alde bakoitzetik egosi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ur beroak almidoia solta dezan laguntzen du, modu honetan orea hobeto lantzen da.
- Tortilla egosteko garaian, honek puztu egin behar du. Hori da egina dagoela adierazten digun puntua.
- Tortilla egokiena momentuan jatea da; hori egin ezean eta ez lehortzeko estalitako ontzi batean edo zapi batean bildua gordeko genuke.
- Gari tortilla horiek “burritoak”, "famitak" egiteko erabiltzen dira.