Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta eta urdai egosi frijituak
Itxura
GAZTA ETA URDAI EGOSI FRIJITUAK
KOPURUA: 25 frijitu.
OSAGAIAK
[aldatu]- Ekilore olioa: Tanta batzuk.Erretilua margotzeko.
- Gurina: 50 g.
- Irina: 50 g.
- Esnea: 500 ml.
- Gatza, piperbeltz zuria eta intxaur muskatua.
- Gazta: 200 g. xerratu.
- Urdai egosia: 200 g. xerretan.
- Gurina: 10 g. Bexamela margotzeko.
- Arrautza eta ogi birrindua: Birrineztatatzeko.
- Ekilore olioa: Frijitzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- 20 cm x 20 cm inguru duen ontzi karratu bat ekilore olioarekin margotu.
- Kazola batean 55 g irin, 55 g gurin, 500 ml esnerekin bexamel fin bat egin, su motelean 15 minutuz egosi eta ondu.
- Bexamel honen erdia ontzi karratuan banatuko dugu eta jarraian oso azkar, lehenik urdai erdiarekin ontzia zabalduko dugu, gazta jarraian eta urdaiarekin berriro.
- Amaitzeko, soberan genuen bexamelaz estaliko dugu.
- Gurinarekin margotu eta hozten utziko dugu.
- Hoztuta dagoenean, ontzia mahai gainean jiratu eta moldetik atera.
- Labaina zorrotz batekin eta zerrarena eginez 5 cm x 5cm-ko zatietan moztuko dugu.
- Amaitzeko, arrautza irabiatu eta ogi birrinduan pasatu eta frijitu.
OHARRAK
[aldatu]- Urdaia eta gazta biltzeko prestatu dugun bexamelaren banaketa, oso azkar burutu behar da. Bexamelaren dentsitatea azkar handitzen baita, eta hau gertatutakoan ezin izango dugu ongi zabaldu. Beste aukera bi bexamel egitea izango da, modu horretan, lasaiago har dezakegu. Kasu honetan, urdaia eta gazta jarri arte ez genuke bigarren bexamela prestatuko.