Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta kroketak

Wikibookstik

GAZTA KROKETA

MAHAIKIDEAK: 30-40 kroketarentzat.

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola bat sutan jarri ondoren, gurin eta irinarekin roux bat egin, 5 minutuz su motelean egosi.
  • Esne beroa poliki poliki gehitzen joan, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean. Esnea gehitzen diogun bakoitzean, ongi lehortu beharra dago, gehiago gehitu aurretik. Honela pinportak saihestuko ditugu.
  • Bexamela egina dugunean, gazta birrindua gehitu eta 15 minutuz su baxuan irakingo dugu. Eragiteari behin ere utzi gabe.
  • Gatz eta piperrautsarekin puntuan jarri, ontzi batera atera eta gurinarekin margotu.
  • Ondo hozturik dugunean eta esku garbiekin, orea puskatu egingo dugu bigunduz. Jarraian eskuak ekilore olioz busti eta lehenik orea biribildu eta ondoren kroketa forma ematen joango gara. Borobilak, luzeka, handiak, txikiak...
  • Forma emandakoan, lehenik arrautzetan eta gero ogi birrinduetan pasatuko ditugu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kroketa edo bexamel ore gehienen akats nagusia irin zapore gehiegizkoa izaten da eta lagungarri ( urdaiazpikoa) gutxiegi. Horretarako irina gutxienez 15 minutuz egosi behar da.
  • Beste akats bat irinaren kantitatearekin ez asmatzea izaten da, bigunegia izatea eta ezin forma eman ahal izatea edo lehorregia. Nik litro esneko 120 g. eta 150 g. artean erabiltzen ditut kroketak egiteko. Hornigai lehorra bada, 120 g. eta urtsuagoa bada, irin gehiago gehitzen diot.
  • Bestetik, kroketak biltzeko garaian ez dut irinik erabiltzen; hemen ere irin zaporea kentzeko.
  • Azkenik, frijitzeko garaian beti su bizian egin behar dira eta inoiz ez kroketa gehiegi sartu batera.