Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta saltsa
Itxura
Gazta saltsa
500 ml inguru saltsa lortzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: 500 ml.
- Gurina: 30 g.
- Irina: 30 g.
- Gazta urdina edo urtzeko bestelakoren bat: 50 g. birrindu.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Esnea berotu.
- Kazola batean gurina eta irina sutan elkartu, roux bat eginez eta 5 minutuz egosi su motelean.
- Esnea poliki-poliki gehitzen joan, hagatxoari eragiten diogun bitartean.
- Esne guztia gehitu eta irakiten dagoenean 10 minutuz egosi, beti su motelean eta hagatxoarekin mugituz.
- Gehitu gazta eta hagatxoarekin desegin saltsan.
- Amaitzeko dentsitatea zuzendu eta gatza eta piperbeltzarekin ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Esnea beti beroa eta poliki poliki gehitu behar zaio.
- Saltsa hau ez badugu irakiten irin zapore gordina izango du.